Leuzemia duten umeei elkartasuna adierazteko antxintxika egin dute Bergarako Mariaren Lagundiakoek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko azaroaren 20a

Gaur, azaroak 20, Bergarako Mariaren Lagundia ikastolako komunitateak leuzemia duten umeei elkartasuna adierazteko lasterketa solidarioa antolatu dute. "Helburua da, ahalik eta diru gehien lortzea, gero Uno entre cien mil elkarteari bidali ahal izateko. Elkarte honek 2015. urtetik darama karrera solidario hauek antolatzen Espainia mailan, eta aurten guk parte hartzea erabaki dugu", adierazi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak