Algarakak 'stand-up' tailerra antolatu du Bergarako UNEDen

Koldo Zubia Salas 2025eko azaroaren 20a

Asier K, bakarrizketalaria.

Asier K –Asier Kortabarria– bakarrizketalariak hiru orduko doako formakuntza praktikoa emango du abenduaren 2an, Bergarako UNEDen. Stand-up-aren oinarriak, idazketa teknika berriak eta oholtza gaineko lehen urratsak landuko dira. Azaroaren 27ra arte eman ahalko da izena.

Algarakak antolatu du stand-up tailer berezia. Saioa irekia izango da eta abenduaren 2an emango da, 17:00etatik, 20:00etara. Tailerra, bakarrizketagintzan "lehen urratsak egin nahi dituztenei" zuzenduta dago, eta, helburua "parte-hartzaileei umorearen esparruan euren ahots propioa garatzeko eta stand-up formatuan lehen urratsak segurtasunez egiteko baliabide praktikoak eskaintzea" da.

Azaroaren 27ra arte dago zabalik izen ematea eta informazio osoa, Algarakaren webgunean eskuragarri dago. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak