Maialen Chourraut-en hitzaldia azaroaren 27an, Bergarako Seminarixoa aretoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko azaroaren 20a

Chourraut, 2022an; Seminarixoan egongo da azaroaren 27an (17:00). Argazkia: Wikimedia.

Enpresare elkarteak antolatuta, Maialen Chourraut txapeldun olinpikoak hitzaldia egingo du azaroaren 27an, Seminarixoan (17:00): Podiumetik haratago: nola eutsi bikaintasunari denboran zehar. Saio irekia eta doakoa da, baina izena emateko eskatu dute. 

Hitzaldia antolatzearen arrazoia azaldu du Enpresareko zuzendari exekutibo Carla Añonek: "Kirolaren eta enpresaren balioen artean paralelismo bat egingo dugu, erresilientzia, motibazioa, talde lana eta egoera zailetan berrasmatzeko gaitasuna oinarri hartuta. Gainera, Maialenek halako testuinguru baten egingo duen lehen hitzaldia izango da. Antzeko beste hitzaldi batzuk ere antolatu izan ditugu enpresariei zuzenduta, baina honako hau publiko irekiarentzat bideratzea pentsatu dugu, interes orokorreko saioa izango delakoan". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak