Kirola egiteaz batera, umore ona ere izan zen Agorrosingo saioan, eta, asteburuari ekiteko hitzordu paregabea izan zen bertaratuentzat. Hala ere, ez da astebukaera honetako ekintza bakarra izango. Izan ere, gaur, Alaiberri taldearen kantaldiarekin bat egingo dute; Bodegoiaren atarian abiatuko dute kalejira, 13:00etan.