Itxaro Bordaren poesia lanen inguruko hitzaldia eskainiko du Jone Azkoagak hilaren 20an

Ibai Irasuegi Garai 2025eko azaroaren 14a

Jone Azkoaga eta Itxaro Borda.

Itxaro Borda bertan egongo da, eta hitzaldian Bordaren poesiaren genealogia safikoaren sorkuntzaren inguruan berba egingo du Jone Azkoagak, Irizar Jauregian.

Bihotz honen begiraino: Itxaro Bordaren ahots lirikoari begirada safiko bat hitzaldia eskainiko du Jone Azkoaga ikerlari zarauztarrak datorren eguenean,  Bergarako Irizar jauregian. Hitzaldia arratsaldeko seietan hasiko da, eta bertan egongo da Itxaro Borda idazle baionarra. Ikuspegi kritiko literariotik eta begirada safiko batetik Bordaren literatura aztertu du Azkoagak, eta Goruetan beka irabazi ondoren egindako lanaren inguruan berba egingo du ikerlari zarauztarrak.

Goruetan bekako irabazle

Bergarako Udalaren Goruetan beka irabazi zuen Azkoagak iaz, eta 18 hilabeteko epean, 12.000 euroko diru laguntza izan du ikerlari zarauztarrak Bihotz honen begiraino: Itxaro Bordaren ahots lirikoari begirada safiko bat lana egiteko. Bertan, Azkoagak azaldu duenez, Bordaren poesiak eta bere ahotsaren zaurgarritasun indartsu eta pasionalak jakin-mina piztuta, idazle baionarraren ibilbide literarioa genealogia safikoaren ikuspegitik behatu du.

Azkoagak "isildua izan den eta ezkutatua dirudien historia lesbikoa agertzeko" saiakera gisa abiatu zuen ikerketa, eta, lana gauzatzeko, zarauztarrak hipotesi bezala erabili ditu Bordaren “identitatea zeharkatzen duten" hainbat elementu; besteak beste, disidentzia sozio-politikoa, periferikotasun geografiko eta sozio-kulturaña, bakardade existentziala, eta pasio lesbikoa. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak