Bergarako Orkestra Sinfonikoak kontzertua egingo du zapatu honetan, Mariaren Lagundiko elizan. Enrike Txurrukak zuzenduko du, eta kontzertua doakoa izango da. Arratsaldeko zazpietan hasita, bost kantuko errepertorioa izango du musika emanaldiak: Domenico Cimarosa italiarraren Il Matrimonio Segreto, Maurice Ravel lapurtarraren Pavane pour une infante defunte, Edvard Grieg norvegiarraren Peer Gynt, Rossano Galante estatubatuarraren Nostalgia eta Joe Hisahishi estatubatuarraren A town with an ocean view.
Errepertorio "zabala"
Zapatu honetakoa Orkestra Sinfonikoaren urteko laugarren kontzertua izango da, eta bertan "errepertorio zabala" eskainiko duela adierazi du Enrike Txurrukak, orkestrako zuzendariak: "Larunbatean, XVIII. mendetik hasi eta gaur egungo musikara arteko soinuak entzun ahal izango dira. Gustatzen zaigu gauza ezberdinak eskaintzea; denetik jotzea gustatzen zaigu”.