Euskal Herriko 47. Dantza Solte Txapelketa egingo dute domeka honetan, Bergarako Seminarixoan

Ibai Irasuegi Garai 2025eko azaroaren 13a

Bergaran egindako Euskal Herriko gazte bikoteen dantza solte txapelketa, duela bi urte. Irudia: Goiena.

16 urte azpiko hamar bikote lehiatuko dira: sei pausoko fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte.

Domeka honetan egingo da Euskal Herriko Bikote Gazteen Dantza Solte Txapelketa, Bergarako Seminarixoan. 12:00etan hasiko da txapelketa, eta 16 urte azpiko hamar bikotek Bergarako txistulariek jotako fandangoa eta Oskar eta Eneritz anai-arreba trikitilariek jotako arin-arina dantzatuko dituzte. Gipuzkoako Euskal Dantzari Biltzarrak izendatutako Ane Anzak, Antxon Mendizabalek eta Gabriel Alonsok osatuko dute epaimahaia, eta, hain zuzen ere, epaimahaiko kideek hautatuko dituzte txapelketaren ondoren banatuko diren lau sarien irabazleak: lehen hiru postuetan sailkatutako bikoteentzako saria, batetik, eta jantzi egokiena daraman bikotearentzako saria, bestetik.

Txapelketa borobiltzeko

Txapelketan ez da dantzari bergararrik izango, baina, hala ere, hamar bikoteek euren jarduna egin ondoren, dantza eta musika eskolako gaztetxoek ere egingo dute dantza; horrela amaituko da txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak