Bergarako pentsiodunen deia Bilboko manifestaziorako eta Gasteizko emakumeen biltzarrerako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko azaroaren 12a

Astelehen honetako entsiodunen elkarretaratzea

Azaroaren 10ean egindako elkarretaratzean, Bergarako pentsiodunek hurrengo bi ziten berri eman zuten: batetik, gaur, azaroak 12, Bilbon egingo den manifestaziorako dei egin zuten eta, bestetik, azaroaren 21ean Gasteizen egingo den Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen bosgarren biltzarrera ere batu dira. 

Gaur, azaroak 12, ELA, LAB, ESK, Steilas, HIRU eta Etxalde sindikatuek deituta manifestazioa egingo dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzan hasi, PSE-EEren egoitzatik pasa eta EAJren egoitza nagusiraino, gutxieneko soldataren Herri Ekimen Legegilea tramitera onartu eta Legebiltzarrean eztabaidatu dadin eskatzeko. "Sindikatuek, pentsiodunen mugimenduak eta gizarte, feminista eta gazte erakunde askok bultzatutako borroka da hau, eta borroka hori partekatu behar dugu irabazi arte". 

Bestalde, azaroaren 21ean Gasteizko Salburua Gizarte Etxean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen V. Asanblada ospatuko dute: "Mugimenduko emakumeok urtero egiten dugun batzarra ekimen garrantzitsua da, eta mugimenduko emakume askok elkar ezagutzeko eta biltzeko balio izan du, guretzat bereziki garrantzitsuak diren gaiak jorratzeko, hala nola, pentsioetan dagoen genero-arrakala, alargun-pentsioa, zaintzak edo Legegintzako Herri Ekimenak emakumeengan duen eragina [...]. Azaroaren 21ean, Gasteizen, ehun emakume pentsiodun baino gehiago bilduko gara. Guztien artean erabakiko dugu zer erantzun sendo eman EAJri eta PSE-EEri, milaka pertsonaren pentsioak igotzeari uko egiten diotelako, zahartzaroan diru-sarrera duinik ez dutelako eta berogailua edo argia ordaintzeko iristen ez zaielako". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak