Kartoiak banatu, jateko pintxoak atera eta edaria hartuta, bingoan aritu ziren hamar bat lagun egubakoitz iluntzean Bergarako Umore Ona elkartean. Movember Gara taldeak jarri zuen hitzordua. Lagun baten zenbakidun bolak loteria-ontzitik ateratzen zituen bitartean, kartoietara adi zeuden besteak, lehen horrek esaten zuen zenbakia eurena zen edo ez jakiteko. Zenbakia kartoian ikusiz gero, txitxirio bat edo fitxa jartzen zuten gainean. Kartoiko zenbaki denak azkarren tapatu eta "bingo" oihukatu zuenak irabazi zuen partida: batutako diru erdia berarendako eta beste erdia elkartearendako.
Merchandaising-eko produktuak eta zozketarako txartelak ere eman zituzten elkartera, saltzeko.
Azaroaren 30era bitartean beste hainbat ekintza ere egingo dituzte Bergaran Movember Gara taldeak antolatuta.
