Burdinolarekin batera kantxan izango dira Las Rozas, Espanya, Skulls, Castellbisbal eta Morcegos. Lehenengo partidua 10:00etan hasiko dute, eta hain zuzen, etxekoek Las Rozasekoen kontra jokatuko dute. Ondoren etorriko dira goizeko gainontzeko partiduak, eta goizeko azkena 12:30ean jokatuko dute.
Arratsaldean, berriz, 16:00etan hasiko dute arratsaldeko saioa, eta 18:30ean izango da azken norgehiagoka.