Irudi korporatibo berria aurkezteko ekitaldi labur bat antolatu dute, eta bertan, sortze prozesuaren eta ideiaren inguruan hitz egingo dute Aritz Alustizak –Musika eta Dantza Eskolako zuzendaria– eta Amaia Zaitegik –irudia diseinatu duen diseinatzailea–. "Musika Eskola izatetik Musika eta Dantza Eskola izatera igaro da eskola, eta logotipoa sortu zen unetik asko aldatu da taldea. Ikusten genuen erabiltzen genuen irudiak ez zuela hori islatzen", azaldu du Alustizak.