Franck Dolosorren 'Gernika Batailoia' liburua aurkeztuko dute Olaso Dorrean

Ibai Irasuegi Garai 2025eko azaroaren 6a

Olaso dorrea. Irudia: Artxiboa.

Franck Dolosor kazetari eta idazle euskaldunaren Gernika Batailoia. Askatasunaren ametsa liburua aurkeztuko dute hurrengo eguenean, azaroak 13, arratsaldeko zazpietan.

Olaso Dorrean aurkeztuko dute liburua –Dolosorren hirugarrena–, eta bertan, 36ko gerraren ondoren Frantzia osoki askatzen lagundu zuen Gernika Batailoiaren istorioa kontatzen da. "Gernika Batailoia azken okupatzaile haien aurka borrokatu zen. Gernika ez da bakarrik euskaldunek jasan zuten bonbardaketa. Askatasunaren alde borrokatzeko prest zen gudari taldea ere bada Gernika", azaldu du Dolosorrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak