'Nijoyome' dantza ikuskizuna egingo dute zapatu honetan, Seminarixoan

Ibai Irasuegi Garai 2025eko azaroaren 6a

Cia Nuria Perez dantza taldearen Nijoyome dantza ikuskizuna egingo dute bihar arratsaldean, Bergarako Seminarixoan.

Zapatu arratsaldean, Nijoyome dantza ikuskizuna egingo dute Bergarako Seminarixoan, 18:00etan. Cia Nuria Perez Dantza taldearen ikuskizuna da Nijoyome, eta dantzaren bitartez gorputzen barrualdeari buruzko istorio bat kontatzen da ikuskizunean. "Gure gorputzean dauden mugimenduez jabetzea lagungarria da izaki bizidunen funtzionamendua ulertzeko. Inguratzen zaituena ezagutzen duzunean errazagoa da elkar eragitea, komunikatzea; ez diozu hainbesteko beldurrik esperientzia berriak deskubritzeari", azaldu dute dantza taldeko kideek.

Eneritz Ceberio, Elene Carreto eta Sirah Badiola dira ikuskizunean parte hartzen duten dantzariak, eta haien gorputz mugimenduak Itziar Ituñoren ahotsarekin, Gabo Punzoren argiztapen ilunarekin eta Paulo Olazen musikarekin sinkronizatzen dira istorioa kontatzeko. 40 minutu irauten du saio horrek, eta sarrerak 4 eurotan salgai egongo dira, Seminarixoko webgunean eta baita egunean bertan Seminarixoko leihatilan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak