Bergarako Musika eta Dantza Eskolako ikasle, irakasle eta lagunek Bluesaren historia erritmoan oinarrituta ikuskizunaren bigarren zatia eskaini dute gaur goizean goraino bete den Seminarixoan. Blues doinuez gain, Rock and roll, Soul eta Funk doinuak zituzten 13 pieza interpretatu dituzte, ordubeteko saioan. Bideoan dago ikusgai, Otis Reddingek eta Carla Thomasek elkarrekin grabatu zuten Tramp abestiaren bertsioa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.