Hitzaldi eta afari "arrakastatsua" Juanjo Alvarezekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko urriaren 27a

Juanjo Alvarezen hitzaldia, Seminarixoan. Argazkia: Lanbroa.

Lanbroa Kultur Elkarteak populismoaren gainean antolatutako hitzaldi zikloaren barruan, EHUko katedradun Juanjo Alvarez izan zen Bergarako Seminarixoan urriaren 24an; Derecho, ética pública y populismo izeneko hitzaldia eman zuen. 150 bat lagun elkartu ziren: "Galdera ugari egon ziren, publikoan zegoen jakin-minak eraginda. Hitzaldi arrakastatsua izan zen", adierazi du Lanbroa Kultur Elkartekoek. 

Honela laburtu dute antolatzaileek hilaren 24ko saioa: "Hitzaldian Juanjo Alvarez demokrazian arazoak agertu zituen botere legegilea, betearazlea eta judiziala nahasten direnan. Zoritxarrez justizia nola politizatu eta politika nola judizializatzen ari den azaldu zuen, adibide zehatzak emanda.  Bestalde, Alvarezen ustetan demokrazia bermatzeko botereen banaketa ahalik eta gardenena guztiz ezinbestekoa: haratago ere joan zen, esanez, zerbitzari publikoek kode etiko zorrotzagoa izan beharko zutela, eta ez bakarrik legea bete". 

Hitzaldian 150 bat lagun elkartu ziren eta ondoren ikusleetako batzuek Pertxa elkartean afaldu zuten Alvarezekin berarekin. Amaitzeko, antolatzaileek eskerrak adierazi diote Udalari Seminarixoa aretoa utzi eta hitzaldian zehar zeinu hizkuntza bidezko itzultzaile zerbitzua emateagatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak