Haurrek txirrindularitza ezagutzeko aukera baliatu dute Bizikleta Festan

Koldo Zubia Salas 2025eko urriaren 26a

Haur eta gazte ugari izan ziren atzo, Lokatza txirrindularitza elkarteak, Bergarako Udalaren eta Bolintxo okindegiaren laguntzarekin antolatutako Bizikleta Festan. Ikastolako patioan zirkuitua muntatu zuten eta pedalezko bizikletekin edo pedalik gabekoekin aritu ziren, adinaren arabera banatuta, lasterketa motzetan parte hartzen. Parte hartzaileek sariak eta merienda ere jaso zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak