Ekimenak pedalezko bizikletekin edo pedalik gabeko bizikletekin eta jostailuzko motorrekin parte hartzera gonbidatzen ditu umeak, gaztetxoen artean txirrindularitzarako zaletasuna sortzeko helburuarekin.
Hortaz, baldintza bakarra izango dute parte hartzaileek: bizikletako kaskoa eramatea.Izen ematea 16:30ean izango da, ikastolako patioan, eta, ekimena amaitu ondoren, sariak eta merienda emango dizkiete parte hartzaile guztiei.