Udazkeneko bigarren literatur solasaldia antolatu du Jardun Euskara Elkarteak datorren eguaztenerako. 18:30ean hasiko da saioa, Irizar jauregian, eta Mikel Antza izango da dinamizatzailea. Eneko Barberena idazlearekin batera, arrasatearrak idatzitako Suak erreko ez balu liburuaren inguruan jardungo dute. Jardun Euskara Elkarteak Udal Liburutegiaren eta Bergarako Udalaren laguntzarekin hilabetean behin antolatuko ditu literatur solasaldiak udazkenean zehar.
Hurrengo eguaztenekoa bigarren saioa izango da, eta izena eman daiteke Jardun Euskara Elkartean eta Udal Liburutegian.