Wet Cactus eta Rodeo musika taldeak gaur, kartzela zaharrean

Ibai Irasuegi Garai 2025eko urriaren 24a

Rodeo taldea. Irudia: Artxiboa.

Bueltan da Egubakoitzak Berreskuratzen kultur ekimena Wet Cactus eta Rodeo taldeen kontzertuekin. 

Wet Cactus Kantabriako taldearen eta Rodeo Zestoako taldearen kontzertuekin bueltatuko da gaur gauean Egubakoitzak Berreskuratzen kultur ekimena. Stoner rock estiloko taldeek 22:30etan hasiko dute kontzertua, kartzela zaharrean, eta sarrerak 8 eurotan egongo dira salgai. Ez da lehen aldia Wet Cactus eta Rodeo taldeek elkar topo egiten dutela oholtza gainean; izan ere, irailaren 5ean, kontzertu emanaldi bateratua egin zuten Donostiako Dabadaban.

Bigarren saioa, lotuta

Aurrera begira, Egubakoitzak Berreskuratzen ekimenaren bigarren emanaldia azaroaren 21ean izango da, Eraso! taldeak egingo duen azken kontzertuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak