'Hamelingo Txirularia' musikala, Getxora, Donostiara eta Iruñeara

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko urriaren 17a

'Hamelingo txirularia' musikala, Bergarako Seminarixoan, 2024ko azaroan.

Bergarako Antzerki Musikalaren (BAM) eta Bergarako Musika Eskolaren eskutik datorren Hamelingo Txirularia Iñigo Casaliren musikalak bira txiki bat egingo du. Getxoko Muxikebarri zentroan urriaren 26an, Donostiako Principal antzokian abenduaren 23an eta Iruñeko Gayarren antzokian urtarrilaren 3an ikusi ahalko da musikala. Getxoko emanaldirako sarrerak salgai daude, zortzi eurotan. 

Abentura musikal handi honek, Grimm anaien ipuin ospetsua berpiztuko du: "Zuzeneko orkestra, 30 aktore eta 40 kantarik osatutako haur abesbatzaren eskutik. Berezko musikarekin eta energiaz beteriko taularatzearekin, Bergara Antzerki Musikalaren (BAM!) 13. lana da, 35 urtetan. Adin guztiei zuzenduriko magia, erritmoa eta emozioa". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak