Bergarako Musika Bandak urriko kontzertua joko du domekan

Ibai Irasuegi Garai 2025ko urr. 16a, 18:00

Bergarako Musika Bandak Udal Pilotalekuan egindako kontzertua. Irudia: Artxiboa

Udal Pilotalekuan izango da kontzertua, eta, bost abesti joko dituzte bandako kideek. Sarrera doakoa izango da.  

Bergarako Musika Bandak urriko kontzertua egingo du domeka honetan, Udal Pilotalekuan. Sarrera doakoa izango da, eta bost abestiz osatutako errepertorioa prestatu du bandak: Alfredo Gonzalez Chirlaqueren Boluko zelaia kantaren martxarekin hasiko dute kontzertua; Boluko auzoari eta Jose Mari Arrondo bandako kide izandakoari eskainia. Jarraian, 1916an Bergarako Ignacio Gonzalez Escalak egindako La dama de Anboto kantaren transkripzioa, Ballet Parisien, Enrike Txurrukaren Hiru doinu eta bandara moldatutako A tribute to Amy Winehouse kantuak joko dituzte bandako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak