Labegaraietako tenis pistako zorua berritu dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko urriaren 14a

Tenis pista asfaltatzeko lanak.

Bergarako Udalak Labegaraietako kirol gunean tenis pistaren zorua berritzeko lanak hasi zituen joan den astean. "Tenis pista duela bi hamarkada eraiki zen, eta gaur egun egoera kaskarra du. Horregatik, 2025eko aurrekontuan 30.000 euroko partida onartu zuen inbertsio horretarako", adierazi dute Udaletik. Lanak Asfaltos Urretxu S.A. enpresari esleitu zaizkio.

Kirol gune hau Bergarako bigarren gune garrantzitsuena da, eta bertan kiroldegia ez ezik, kanpoko aisialdirako espazio ugari daude: ur jolasak, skate parkea, haurrentzako jolasak, kirol anitzeko kantxak eta tenis pista.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak