Eguaztenerako, biharko, zegoen aurreikusita Karmele filmaren emanaldia eta Asier Altuna Kixi zuzendariarekin solasaldia, baina bertan behera gelditu dela jakinarazi du Udalak, Palestinaren aldeko lan uzteengatik. Sarrerak erosita dituzten herritarrei dirua itzuliko zaie: Internet bidez erosi dutenei, automatikoki, eta eskudirutan erositakoei berriz, Seminarixoko leihatilan. Dena den, beste hiru aukera daude filma ikusteko: egubakoitzean, domekan eta astelehenean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.