Gazte Eguna Bergaran urriaren 18an, Ziega Gazte Asanbladak antolatuta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko urr. 14a, 12:53

San Martin jaietako bazkaria, Ziegak antolatuta.

Aurten sortu dute Bergaran Ziega Gazte Asanblada, herriko gazteen ideiak, kezkak eta proposamenak garatzeko asmoarekin. Kartzela zaharrean elkartzen direnez Ziega izena jarri diote eta lehenengoz antolatu dute Gazte Eguna urriaren 18rako. Egun osoko egitaraua antolatu dute; besteak beste, mahai-ingurua, bazkaria, jolasak eta kontzertuak izango dituzte. 

Azaldu dutenez, Ziega ezagutzera emateko antolatu dute Gazte Eguna: "Kartzela zaharrean elkartzen gara, bertan egiten ditugu bilerak. Horregatik erabaki genuen asanbladari Ziega izena jartzea, kartzela zaharrari erreferentzia egiteko. Gazte Eguna hainbat arrazoirengatik antolatu dugu; batetik, Ziega ezagutzera emateko eta bergarar guztiei ongietorri egiteko eta, bestetik, ikusten dugulako gazteak erakartzeko espazioak sortu behar direla. Aurtengoa lehen Gazte Eguna izango da, baina ez da azkena izango". 

Hona hemen lehen Gazte Eguneko egitaraua: 

11:00 Mahai ingurua eta gosaria kartzela zaharrean

13:00 Karropoteoa kartzela zaharretik hasita

15:00 Gazte bazkaria. Bazkaria + kamiseta: 15 euro 

17:30 Jolasak seminarioko patioan

19:00 Karropoteoa seminarioko karpatik hasita

22:00 Kontzertuak (sarrera bost euro): K-tarsia, Laino Beltzak, DDX eta DJak: PA!N, b2b eta Ederos. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak