Bularreko minbiziaren aurkako larrosa arrosa jarri dute aurten ere Bergarako udaletxean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko urr. 13a, 17:13

Gaur, urriak 13, jarri dute lazo arrosa udaletxean. Argazkia: Katxalin elkartea.

Urriaren 19ko Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, Katxalin elkarteko kideek gaur, urriak 13, jarri dute lazo arrosa Bergarako udaletxeko balkoian, Bergarako alkate Gorka Artola eta ongizate zinegotzi Zihortza Marzanekin batera. 

Bularreko minbiziari ikusgarritasuna emateko kamisetak saltzen dihardute, besteak beste, azaroaren 16an Donostian egingo da martxa arrosari begira. Kamisetok Bergarako Bego eta Marije ile-apaindegian dituzte salgai. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak