Dokumentua Sestrak idatzi du, Ingek-en azterketa geoteknikoetan oinarrituta, eta hegalaren ekialdeko eremuan ezegonkortasunek dirauten lekuetan segurtasuna indartzeko neurriak jasotzen ditu.
Hirugarren fase honetan honako lan hauek aurreikusten dira:
• 120 metroko luzera eta 3,5 metroko altuera duen pantaila dinamiko bat instalatzea, azaleko lerradurak geldiarazteko.
• Pantailara sartzeko eta pantailari eusteko plataforma bat eraikitzea.
• Ezpondak indartzea hormigoizko harri-lubetekin, eremu kalteberenetan.
• Sarrerako aldean dagoen fibrozementuzko estalkia duen txabola eraistea.
• Bidegorriaren drainatzea hobetzea eta plataformaren profilaketa.
Desabortze lanak irailaren 16an hasi ziren eta dagoeneko amaitu dira. Egonkortze lan handiak, berriz, hilabete honen bukaeran hasiko dira. Zubieder S.L enpresak burutuko ditu lan hauek. Proiektuaren lizitazio oinarria 561.460 eurokoa izan zen eta 2025ko otsailaren 5ean adjudikazio kontratua sinatu zen 536.200 eurotan. Fase guztietan 1.500.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak.
Lanok bost hilabeteko epean egiteko aurreikuspena dago, eta etxebizitzen eta azpiegituren babesa bermatzea du helburu, luizi berrien arriskua "nabarmen" murriztuz.