Batzar Nagusiek aho batez onartu dute Angiozar tokiko entitate txiki izateko foru arauaren aldaketa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko urr. 8a, 14:36

Angiozar, airetik ikusita.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaur goizean, urriak 8, egindako osoko bilkuran onartu dute Angiozar eta Ezkio tokiko entitate txiki izendatzeko ezinbestekoa den foru arauaren aldaketa. EH Bilduk eta EAJk aurkeztutako proposamena aho batez onartu dute Batzar Nagusiek (49 boto). 

Angiozar Bailarako Batzarrak "oso pozik" jaso du albistea: "Lau haizetara zabaldu nahi dugu oso pozik eta alai gaudela. Urte luzez hainbat borroka galdu ostean, hau da lehena irabazten duguna".

Gipuzkoako Batzar Nagusiak, gaurko osoko bilkuran. 

Hemendik aurrerako prozesuaren inguruan galdetuta, honako hau adierazi dute Angiozar Bailarako Batzarretik: "Hemendik aurrerako prozesuan zuhurtziaz aritu nahi dugu. Prozesu luzeak eta astunak dira. Gure zentzuak eskatzen digu, foru arauan jasotzen den bezala, Bergararekin adosten dugun estatus berrian, alde biendako izan behar duela onuragarri. Oinak lurrean ditugu, ez dugu handikeriak eta neurriz kanpoko eskakizunik. Soilik, gure etorkizunari itxaropenez heltzea nahi diogu. Gure bailarako etorkizuna bermatuko duten oinarrizko politikak garatu nahi ditugu eta horretarako oinarrizko baliabide batzuk baino ez ditugu, askok, eraginkortasunaren bidetik, Bergarako Udalak berak kudeatuko dizkigu. Horretarako, arazorik ez dugu. Baina, lehenbizikoz, burujabe sentituko gara orain arteko ekimenen buruan joateko eta ez beti atzetik. Zer etorriko den oraindik ez dakigu, baina etorriko den edozer dela ere ona izango da Angiozarrentzat eta Bergararentzat". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak