Iñaki Egañak ondu du argitalpena, eta Josu Urrutikoetxearena da hitzaurrea: "1975 eta 1983 bitartean, Batallón Vasco Español (BVE) eta antzeko beste zenbait talde izan ziren Euskal Herrian eta erbestean polizia-parapolizial terrorismo kanpaina baten protagonistak. Izen horien atzean estatu aparatu espainolaren barrutik zuzendu eta finantzatutako gerra zikineko egitura bat ezkutatzen zen, gutxienez berrogei hildako eta ehunka atentatu zigorrik gabe utzi zituena. Errepresio-makineria haren hasieratik berrogeita hamar urte betetzen direnean, liburu honek BVEren jarduera xehetasunez berreraikitzen du, bere arduradunetako batzuei izen-abizenak jartzen dizkie, disidentzia bortxaren bidez zapaltzeko erabilitako estrategiak azaltzen ditu eta Trantsizioaren itzalpean ezkutatu nahi izan den hori erakusten du: Estatuaren B aurpegia. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko memoria tresna ere bada".