2025/10/15 20:00

Ikus-entzunezkoak

[BERTAN BEHERA] 'Karmele' emanaldia eta solasaldia

[BERTAN BEHERA] 'Karmele' emanaldia eta solasaldia
Seminarixoa, Bergara

Eguaztenerako aurreikusita zegoen Karmele filmaren emanaldia eta Asier Altuna Kixi zuzendariarekin solasaldia bertan behera gelditu dira Palestinaren aldeko lan uzteen ondorioz.

Sarrerak itzultzeko hurrengo prozedurak eskainiko dituzte:

  • Sarrerak Internet bidez erosi dituztenei zuzenean, automatikoki, itzuliko zaie dirua.
  • Sarrerak eskudirutan erosi dituztenek, sarrerarekin Seminarixoko takilara joan beharko dute.

Horrez gain, Udalak gogorarazi nahi du Karmele filmaren beste hiru emanaldi daudela datozen egunotan (egubakoitzean, domekan eta astelehenean) eta emanaldi horietarako sarrerak Seminarixoa.eus-en daudela salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak