140 bat lagun UNED-Bergarak ikasle berriendako atzo egindako informazio jardunaldian

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko urr. 2a, 09:58

UNED-Bergarak atzo egindako Ate Irekien Jardunaldiko aurkezpena.

Besteak beste, irakaskuntza metodologia erdi-presentziala osatzen duten balibiadeen berri emateko baliatu zuen saioa unibertsitateak.

Aurreko astean Donostian egindako aurkezpen saioaren ostean atzo, urriak 1, ikasle berriendako Ate Irekien Jardunaldia egin zuten UNED-Bergaran. 40 ikasle berri baino gehiago bertaratu ziren informazio saioa presentzialki jarraitzeko, eta beste 100 batek egin zuten bat online konexio bidez. UNED-Bergarako arduradunek balorazioa oso positiboa egin dute. "Zenbaki oso esanguratsuak dira. Jardunaldian, ikasle berriek UNEDek ikasketak hasteko beharrezko informazioa jaso zuten", esan dute.

Jardunaldira bertaratu ziren ikasle berriek lantaldea eta graduetako arduradunak ezagutzeko aukera izan zuten, eta, horrekin batera, eraikina eta bestelako azpiegiturak bisitatu zituzten.

Parte-hartzea online bidezkoa izan zen kasuetan, hezkuntza plataforma eta bere erabileraren inguruko azalpenak jaso zituzten ikasleek: "Campus birtuala eta UNEDen tresna birtualen erabilerari eta aprobetxamenduari buruzko oinarrizko informazioa".

UNED-Bergarako zuzendari Iñaki Esparzak gidatu zuen saioa. Graduen koordinatzaileak ere bertan izan ziren; hala nola, Iñaki Madariaga, Nadia Eremieva, Monica Crespo, Janire Lamariano eta Vicky Valdivieso. Berezko Ikastaroen zuzendari Amador Fernandez ere bertan izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak