Madrilera joango dira Bergarako musika eta dantza eskolako abesbatzako kideak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko irailaren 30a

Bergarako musika eta dantza eskolako abesbatza. Irudia: BME.

Musikal bat ikusiko dute lehendabiziko egunean, eta kontzertua egingo dute bigarrenean, San Ignacio elizan.  

Madrilera joango dira asteburuan Bergarako musika eta dantza eskolako abesbatzako kideak, "esperientzia kultural eta musikalez betetako jarduera batean parte hartzeko". Batetik, Wicked musikalaz gozatzeko aukera izango dute zapatuan, "ikasleentzat inspirazio eta motibazio iturri" izango dela iritzita; eta bestetik, kontzertua izango dute domekan, San Ignacio elizan. "Hiriko gune kultural garrantzitsuenetako bat da, eta bidaia honetarako bereziki prestatutako errepertorioa aurkeztuko dugu emanaldi berezi horretan". Hala, bidaia hau ikasleen "ikaskuntza eta hazkunde artistikorako aukera paregabea" izatea da helburua: "Eskertzekoa da, gainera, ikasleek egin duten lana".

Lau musikarik ere bidaiatuko dute abesbatzako kideekin batera. "Bi irakaslek eta bi ikaslek musika tresnak joko dituzte, abesbatzaren interpretazioa aberastuz eta kontzertuari zuzeneko musika giroa emanez".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak