Bedelkarren jaia urriaren 4an, Irala kalean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko ira. 29a, 17:26

Azken zozketako irabazleak, Bedelkartxorekin. Argazkia: Bedelkar.

Bedelkar merkatarien elkarteak urriaren 4an, 18:30etik 21:30era, ekitaldi irekia antolatuko du Irala kalean eta inguruetan. Ekimenaren helburua merkataritza dinamizatzea, auzotar eta bisitariei aisialdirako jarduerak eskaintzea eta Bergarako merkatariei eta ostalariei ikusgarritasun handiagoa ematea da. 2000 euro zozketatuko dituzte bonuetan. 

Urriaren 4ko festan "dinamika original bat" planteatuko dute Bedelkarrekoek: "Parte-hartzaileek minutu batez aire bidez mugitutako txartelak harrapatu beharko dituzte; batzuk saridunak izango dira eta beste batzuk ez. Parte hartzeko gonbidapenak ekitaldiaren aurreko egunetan banatuko dira Bedelkarreko kide diren saltokietan".

Festa iragartzeko kartela. 

Horrez gain, elkartekideen bideoaren proiekzio jarraitua eskainiko da elkartekideei ateratako argazkiekin; Bergarako Musika Eskolako dantzarien emanaldia izango da; ekimena musikaz girotuko da; Bergarako merkataritzari balioa emateko egin del murala margotu eta inauguratuko da; eta taberna bat jarriko da 19.00etatik 21.00etara erosketengatik saltokietan aurrez oparitu diren gonbidapenen truke pintxo-potea eskaintzeko asmoz.

Kanpaina honekin, azaldu dutenez, Bedelkarrek herritarren parte-hartzea sustatu, Bergarako merkataritza dinamizatu eta Irala kalean jai eta topaketa giroko espazioa sortu nahi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak