Adinekoen Egunaren bueltan, egitarau zabala Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko ira. 29a, 11:13

Adinekoen Nazioarteko Egunaren bueltako ekintzak iragartzeko agerraldia. Argazkia: Bergarako Udala.

Urriaren 1eko Adinekoen Nazioarteko Egunaren bueltan egitarau zabala antolatu dute Udalak eta adinekoekin lanean diharduten "hainbat eragilek", adinekoen eskubideei, esperientziari eta jakituriari balioa ematea helburu. 

Gaur, irailak 29, manifestuaren irakurketa eta hamarretakoa izango dute plazan (12:00), eta hilaren 30ean, Giza Filmotekako dokumental laburren proiekzioa eta solasaldia egongo da Seminarixoan (19:00). Urriaren 1erako, egun osoko plana: Mizpirualden eta eguneko zentroan Jolasean adinekoekin tailerra, Mariaren Lagundiko ikasleekin (10:00); Boni Laskurain pasealekuan, 100 aldiz begiratu sentsibilizazio programa goiz eta arratsaldez –18:00etan, bakarrizketa San Joxepen–; bide istripuak prebenitzeko ikastaroa San Joxepen (17:00); eta Mi postre favorito filma Seminarixoan (20:00). Argibide gehiago eta izen-emateak, BAZen edota San Joxepen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak