San Migel jaiak ospatuko dituzte Angiozarren, irailaren 25etik 29ra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko ira. 25a, 17:26

Dantzariak Angiozarren, iazko jaietan.

Irailaren 25etik 29ra San Migel jaiak ospatuko dituzte Angiozarren. Nobedade esanguratsurik gabe ere, adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua prestatu dute. 

Irailaren 25etik 29ra San Migel jaiak ospatuko dituzte Angiozarren. Bihar hasiko dituzte jaiak, 19:30ean, San Migelen jaitsierarekin, eta ondoren herri dantza izango dute; 22:00etan, Harrikada eta Babesgabe taldeen kontzertuak. Bihar, egun osoko plana: umeendako jolasak (12:00- 14:00); herri bazkaria eta bingo musikatua (14:30); Pagomendin ogitartekoak (20:00); Nonahi taldearen erromeria (19:30 eta 22:30) eta argi festa (23:00). Astelehenean ere, San Migel eguna, ohiko ekintzak: meza erretiratuen abesbatzarekin eta ondoren luntxa Pagomendin (11:00); puzgarriak (16:00); txokolate-jana (18:30); eta San Migelen zeruratzea (20:00). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak