Euskal Zinemaren Gala egin zen atzo, irailak 23, Donostiako Zinemaldian, eta Zinemira saria jaso dute Asier Altuna Kixi bergararrak eta Telmo Esnalek, Aupa Etxebeste filmarekin urratutako bidearen eskertza gisa. Haien hitzetan, "modu naturalean" hasi ziren euskaraz: "Eta pixkanaka joan ginen sinesten, Madrilera joan gabe, hemen egin genezakeela zinema eta bizi gintezkeela zinema eginez". Horrez gain, galan parte hartu zuten beste debagoiendar batzuek ere; Kepa Errastik eta Yune Nogueirasek, esate baterako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.