73. Donostia Zinemaldia

'Natura fugit' filma aurkeztu du Jesus Mari Lazkanok Zinemaldian

Txomin Madina Milikua 2025ko ira. 20a, 17:26

Artiko dokumentalaren ostean Bergarako margolariaren bigarren filma denak eman zion atzo hasiera 73. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailari. 

Hainbat izango dira atzo hasi zen 73. Donostia Zinemaldian euren azken lanak aurkeztuko dituzten Debagoieneko sortzaileak  eta horietako lehenak, Jesus Mari Lazkano bergararrak, atzo bertan, zine-festaren lehen egunean, erakutsi zuen bere lanik berriena, Natura fugit animaziozko filma. Aurtengo Zinemira sailari ere pelikula horrekin eman zaio hasiera.

Atzoko aurkezpenean, filmaren ekoizleetako bat den Dibulitoon Studioko Ricardo Ramon eta pelikulari musika jarri dion Joseba Beristain izan zituen alboan Lazkanok. esan, era berean, Natura fugit-en hiru emanaldi egingo dituztela Zinemaldian eta hiruretarako sarrerak agortuta daudela. 

Lau urteko lan-prozesuaren emaitza da 22 minutuko pelikula, eta banan-banan margotu dituen 3.000 fotogramaz dago osatuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak