19:00ak bueltan hasi dira auzotarrak txosnagunera gerturatzen, eta ordurako, gaztetxoenak txorimaloengatik ihes egiten ari ziren.
Bada, hala eman diote hasiera auzoko jaiei: gazteenek izan dute txorimaloekin gozatzeko aukera; nagusiagoentzat, berriz, pintxopotea antolatu dute antolatzaileek. Oro har, asteburu osorako egitaraua antolatu dute, eta espero da, bai zapatuan, baita domekan ere, herriko jendea auzora gerturatzea.
Asteburu osoko egitaraua
Gaur hasi eta domekara arte ospatuko dira Zabalotegi auzoko jaiak, eta honako hauek dira datozen bi egunetarako prestatutako egitarauak:
Zapatua, irailak 2o
- 11:00 Umeendako jolasak.
- 13:00 Pintxopotea.
- 14:30 Auzo bazkaria eta ondoren, bingo musikatua.
- 19:00 Umeen Barru-Txapelketa Zabalotegiko frontoian.
- 19:00 Good Vibes eta Azkaiter Peloxen kontzertuak.
- 20:00-22:00 Bokatak salgai.
- 21:30 Helduen Barru-Txapelketa Zabalotegiko frontoian.
- 22:30 DJ Tilla.
Domeka, irailak 21
- 12:00 Moises Azpiazu dantza-taldearen erakustaldia.
- 13:00 Mariatxiak Bernardo y sus compadres taldearen eskutik.
- 17:00 Bingo-jolasa Txikitxokoan.
- 18:00 Jaien amaiera.