Emakumeen Txokoak ezagutzeko irteerak egingo dituzte bergararrek, Bergarako Txoko Feministarako ideiak hartzeko, Udalak jakinarazi duenez. "Emakumeen ahalduntzea eta sare-lana sustatzeko hainbat ekimen antolatu ditugu datozen asteetarako. Emakumeen Txokoen inguruko ezagutza handitzeko eta esperientziak partekatzeko, esate baterako, bisitak eta gogoeta saioa egingo dira, etorkizuneko Bergarako Emakumeen Txokorako erreferentziak ezagutzeko".
Urriaren 3an egingo dute lehendabiziko bisita, Zumaiara (Gipuzkoa); 9an, Errenteriara (Gipuzkoa) joango dira; eta 14an, azkenik, Arrasatera. Ondoren, 18an, bosgarren gogoeta saioa egingo dute Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 10:00etatik 13:30era: bisitetan jasotako esperientziak partekatuko dituzte, Bergarako Txoko Feministaren inguruko hausnarketa kolektibo bat egiteko.
Parte hartu nahi duten herritarrek urriaren 7ra arteko epea dute izena emateko, online. Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, honako bi bide hauetako batera jo dezakete: berdintasuna@bergara.eus helbidea edo 943 779 145 / 688 811 760 telefono zenbakiak.