Bertan egin dituzten hainbat lan tarteko uztailaren 14tik zirkulazioarendako itxita egon den Urteaga kalea berriz ere zabalduko dute bihar, irailaren 17an.
Dena den, Bergarako Udaletik jakinarazi dute bihar bertan hasiko dituztela San Antonioko biribilgunean egin beharreko lanak eta horrek eragina izango duela zirkulazioan.
Hala, Antzuolatik Bergarara sarrera normaltasunez sartu ahalko da, baina ibilgailu astunek irteera saihesbidetik (GI-636) egin beharko dute. Mintegi eta Artzamendira joateko, bestalde, ibilgailu arinek San Migel kaletik pasatu eta Urteaga kaletik igo ahalko dute. Ibilgailu astunek, berriz, GI-636 errepidetik sartu eta Urteaga kaletik joan beharko dute.
Udaletik jakinarazi dute, era berean, lanek bi asteko iraupena izango dutela eta gomendatzen dute lanek iraun bitartean alternatibak aurrez planifikatzea.