23 margolari lehiatu dira gaurkoan dagoeneko San Martin jaietako ezinbesteko hitzordu bilakatu den Simon Arrieta aire libreko lehiaketan. Kantabriatik, Gaztelatik, Nafarroatik, Arabatik, Bizkaitik, Irundik eta beste hainbat txokotatik gerturatu dira gaurkoan margolariak haien trebezia erakusteko asmoarekin.
Lehen saria Fernando De Vicente berriztarra eskuratu du, bigarren saria Erandioko Jose Miguel Arranzek eskuratu du, eta hirugarrena Vianako Joana Soldevillak lortu du. Bergarar onenaren saria Gorka Unzuetarendako izan da.
Bearteko kideek eta epaimahaiek lehiaketa "berezia" izan dela azpimarratu dute "ez bakarrik mende erdi betetzeagatik, baizik eta egon den maila handi eta orekatuagatik".