Sanmartinetako azokan barazkien sariak etxean geratu dira

Xabier Urtzelai 2025ko ira. 14a, 09:43

Oxirondon egin dute beste urte batez Sanmartinetako feria. Aurten, iaz bezala, 29 postu jarri dituzte; barazki eta frutak saltzeko zazpi postu eta bestelako askotariko produktuak saltzeko 22 postu. Lehiaketen atalean Eskubaratz, Urtza Sarrionandia eta Eneko Goiburu nagusitu dira, Ondarre baserrikoa.

Hogeita bederatzi postu jarri dituzte aurten, barazki eta frutak saltzeko zazpi postu eta bestelako askotariko produktuak saltzeko 22 postu. Bertako saltzaileez gain, Kantabriatik ere etorri dira. Trikitilariek girotu dute azoka eta askotariko produktuak dastatzeko aukera ere izan da, tartean odolostea.

Lehiaketen atalean, barazkien sariak etxean

Eskubaratz izan da lehenengoa, bigarren postuan Mari Karmen Etxeberria sailkatu da, eta hirugarrenean Ane Gorosabel. Fruituen atalean, berriz, Urtza Sarrionandia izan da garaile, Bizkaiko Igorre herrikoa; bigarren Ezozi Etxeberria soraluzetarra izan da, eta hirugarren Jose Lonbide aretxabaletarra.

Gazta-lehiaketan parte hartu duten hamabi piezetatik, lehen postuen lehia estua izan da. Eneko Goiburu, Segurako Ondarre baserrikoa, garaile izan da 222 punturekin, puntu bakar batez gaindituz Patxi Lopez de Uralde (Larrea, Araba). Hirugarren postuan Ilarduiako (Araba) La Leze gaztandegia geratu da, 208 punturekin; hain zuzen, duela gutxi Ordiziako lehiaketa ere irabazi du.

Erlazionatuak

Sanmartinetako azokak emandakoa, argazkietan

Ariana Nespereira Rojo ira 13, 15:12 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak