Liga hasiera geroz eta gertuago du Mondragon Lingua Bergara eskubaloi taldeak, eta, denboraldi berrirako prestatze aldera, urteroko hitzordua izan dute mahoneroek; izan ere, Bergara Hiria txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean, senior mailako nesken taldeak.
Ordu erdiko hiru partidu jokatu ziren: lehenengoan, Ordizi eta Tolosa izan ziren nor baino nor gehiago, eta azkenean puntu bakarreko aldeagatik, tolosarrak gailendu ziren; bigarrenean, Ordizikoak lehiatu ziren bergararren aurka eta puntu bakarreko aldeagatik, 15-14 galdu zuten Bergarakoek; hirugarren eta azken partiduan, berriz, Bergara eta Tolosa izan ziren aurkari, eta 12-8ko emaitzarekin, bergararrek lortu zuten garaipena.
Beraz, taldeko bakoitzak partidu bat irabazi zuen, eta golak batuta, bergararrak izan ziren Bergara Hiria txapelketako garaile.
Mahoneroen entrenatzaile Asier Eguren, pozik gelditu zen egindako lanarekin: "Ondo joan da txapelketa. Nahiko justu hasi ginen jokalari aldetik, eta ikusita gure aurkariak maila bat gorago egongo direla aurten, nahiko pozik gaude egin genuenarekin".