Bergara Hiria txapelketa jokatuko dute gaur senior mailako neskek

Julen Murua Mesonero 2025ko ira. 12a, 12:22

Bergarako senior nesken taldea denboraldiaurrean.

19:00etan hasiko da txapelketa, eta, Bergaraz gain, Ordiziak eta Tolosak jokatuko dute.

Liga hasiera geroz eta gertuago du Mondragon Lingua Bergara eskubaloi taldeak, eta, denboraldi berrirako prestatze aldera, urteroko hitzordua izango dute mahoneroek asteburuan; izan ere, Bergara Hiria txapelketa jokatuko du gaur senior mailako nesken taldeak , 19:00etan hasita, Labegaraietako kiroldegian. Ordiziako eta Tolosako taldeak izango dira etxekoen aurkariak; hain zuzen, bergararrek baino maila bat gorago jokatzen duten bi talde. Honako ordutegi hauetan jokatuko dira partiduak: Ordizia-Tolosa, 19:00etan; Ordizia-Mondragon Lingua Bergara, 19:45ean; eta Mondragon Lingua Bergara-Tolosa, 20:30ean.

Iazko denboraldian mailaz jaitsi eta gero, taldeak konfiantza hartu eta emaitza onak lortu ditzan lanean dihardute dagoeneko Bergarako senior mailako nesken taldeko jokalariek zein entrenatzaileek. Aurten, gainera, iaz gazte mailako txapelketan jokatzen zuten hainbat jokalarik osatuko dute taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak