Landa auzoetako bizilagunek taxi zerbitzua izango dute sanmartinetan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko irailaren 12a

Landa auzoetako bizilagunek taxi zerbitzua izango dute irailaren 13an eta 15ean, zapatuan eta astelehenean, Udalak jakinarazi duenez. Horretarako, Ibargarai kaleko taxi-geltokira hurbildu beharko da, edo taxi-gidariaren telefono zenbakira (Felix: 699 348 688) zuzenean. 16 euroko prezioa du zerbitzuak, eta 9 euro ordainduko ditu Udalak; gainontzekoa, erabiltzaileen kontu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak