Novedades zinema aretoa zena eta ondoko eraikina eraisteko lanak direla-eta, Bidekurutzeta kalea itxita egongo da bihar, egubakoitza, 08:00etatik 18:00etara, Bergarako Udalak jakinarazi duenez; oinezkoak eta ibilgailuak, horrenbestez, ezingo dira hortik igaro. Udalak herritarren "ulermena eta pazientzia" eskertu du, eta gogorarazi du argibideak behar izanez gero, Udaleko Bulego Teknikoarekin jar daitezkeela harremanetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.