Bergarako Elikaenearen lehen urtearekin pozik daude arduradunak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko ira. 10a, 15:54

Elikaenea topagunearen irekiera, 2024ko irailaren 6an.

Elikaeneak urtebete egin du, eta guneko arduradun Aitziber Plazaolak dio "ekintza asko" egin dituztela: "Azoka biziberritzeko bidea hasi besterik ez da egin. Sukaldaritza tailerrak, dastatzeak, ikastaroak, Gaztetxef lehiaketa, Goienarekin elkarlanean egindako Ezkaratzean telebista saioa, ikastetxeekin elkarlana...". 

Ainhoa Lete alkateordeak egiteko moduetan jarri du arreta: "Azokek erronka ugari dituzte: erreleboa, gobernantza eredu berriak, kontsumoaren bilakaera... Bergaran egiteko moduak aldatzen ari gara, eta Elikaenea horren adibide da". Ikasturte berrirako nobedadeen artean, urriaren 11rako Verdury Hall jaia antolatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak