Bergarako Udalak, Berdintasun Sailaren bidez, emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren berri eman du, hainbat ekintza izango direla jakinarazita. Batetik, tailerrak izango dira protagonista, eta parte-hartzaileek gorputza, hizkuntza, sexualitatea eta osasuna ardatz dituzten gaiak lantzeko aukera izango dute, antolatzaileen hitzetan; bestetik, adierazi dute esperientzia pertsonalak, ikuspegi feministak eta osasunaren inguruko gogoetak partekatuko dituztela solasaldietan. Antzezlan bat ere izango da ekintzen artean.
Irailaren 12tik 28ra bitartean egongo da izena emateko aukera. Horretarako, Udaleko webgunean dagoen inprimakia bete behar da, eta Udaleko Berdintasun Sailean edo udaletxeko BAZen entregatu; hala ezean, berdintasuna@bergara.eus helbidera edo 688 811 760 telefono zenbakira ere bidali daiteke, Whatsapp bidez. Ondoren, plazak mugatuak direnez, zozketa bat egingo da, eta hilaren 29ko astean baieztatuko dira; Bergaran erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute.
Hemen antolatutako ekintzen xehetasunak.