Sardinatxo San Lorentzora heldu denetik, festa giroa da nagusi

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko ira. 7a, 10:31

Deba ibaiak ekarri zuen Sardinatxo, egubakoitz arratsaldean. Bi piratak lagunduta heldu zen eta ordutik jaia da nagusi auzoan. Askotariko ekintzak izan dituzte eta gaur ere izango da zer gozatu San Lorentzon. 

Poteo musikatua, parrilako pintxoak, karaokea, puzgarriak, herri bazkaria... Askotariko ekintzekin ari dira ospatzen auzoko jaiak Bergarako San Lorentzon. Aurten, gainera, Ernai kaleko jai batzordeak ere bat egin du San Lorentzokoarekin eta auzoan dioten moduan: "Indarrak bateratuta beti izaten da potenteagoa sortu ahal dena".

Puzgarriak, herri bazkaria, apar-festa, txokolate-jana, eta buruhandiak izan zituzten atzo San Lorentzon. Neska-mutikoak gustura ibiltzeko moduko egitaraua zen eta halaxe izan zen. Apar-festa gerturatutako guztiek biziki eskertu zuten ondorengo txokolate-jana.

Zapata Jaurtiketa Txapelketak aipamen berezia merezi du. Asko izan ziren parte-hartzera animatu zirenak eta nork bere abilezia erakutsi zuen zapata jaurtitzeko modalitatean. Esan behar da asko joan zirela lehia eremutik kanpora, baina zein garrantzi du horrek auzoko jaiak direnean, ezta?

Gaurko ekintzak

Dezente luzatu zen atzo gaua San Lorentzo auzoan. Hala eta guztiz ere ibilaldi neurtua deitu dute auzotarrek gaur goizerako (10:30). Ondoren etorriko dira haurrendako jolas eta tailerrak zein txorizo eta odoloste pintxoak (12:00). Sari-banaketa ekitaldia ere egingo dute. Jaietako azken ekintza izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak