Bergaran egingo dute TMeLab-en Udako Eskola Irekietako saioetako bat

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ira. 5a, 13:33

Telesforo Monzon eLab laborategiak Udako Eskolaren lehen edizioa antolatu du, eta Bilboko Bizkaia Aretoan eta Bergarako Olaso Dorrean saio bana egingo dute hilaren 9an eta 12an.

Euskararen normalizazioak eta biziberritzeak eskatzen duen hizkuntza politika berriaren inguruko gogoeta egingo dute Bilbon eta Bergaran. Bilboko Bizkakia aretoan, hilaren 9an, 10:00etatik 13:00era bitartean, Administrazio bat, bi hizkuntza. Berdintasuna eta aukera jardunaldia egingo dute. 10:00etatik 11:30era Funtzio publikoaren erregulazioa Katalunian hitzaldia emango du Eva Pons-ek; Iñigo Urrutiak, berriz, Euskal Autonomi Erkidean hizkuntza plangintzarako eredu berri baterako trantsizioari buruzko txostena aurkeztuko du. 12:00etatik 13:00etara, aldiz, Josu Aztiriak 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa Euskal Enplegu Publikoarena aldatzeko Lege Proposamenaren aurkezpena egingo du.

Bergarako hitzorduan, Euskararentzako Hizkuntza Politika berri baten beharraz arituko dira 09:00etatik 15:00etara, eta honako hitzaldi hauek egingo dituzte: Euskararen bilakaera, egungo egoera eta etorkizuneko joerak –Iñaki Iurrebaso eta Olatz Altuna– 09:00etatik 10:30era; Hizkuntza politika berri baten oinarriak eta jauzi estrategikoak –Jon Sarasua, Idurre Eskisabel eta Josu Aztiria. Moderatzailea: Malen Dominguez–, 11:00etatik 12:45era; eta Euskararentzako estatus juridiko berri baten premiaz eta horretarako aukerez –Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta– 13:30etik 15:00etara.

Jardunaldietan izena eman behar da www.telesforomonzonlab.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak