Agorrosingo udako igerilekua erabili gura duenak aurreikusitakoa baino denbora gehiago izango du aurten borretarako. Izan ere, udal ordezkariek jakinarazi dute irailaren 8tik 14ra ere zabalik egongo dela.
Azaldu dutenez, igerileku handiko estalkia konpontzeko lanak iraila erdialdean esleituko ditu Udalak eta hori horrela, irailean zehar jakingo da lanak zehazki zein egunetan hasiko dituzten. Dena den, horiek udazken aldera hasiko direla ikusita, irailean ez da garbiketa asterik egongo eta horren ondorioa da udako igerilekua astebete gehiago zabalduta mantentzeko erabakia. Hurrengo astean, baina, ordutegia berezia izango da: 11:00etatik 19:00etara.
Orain arteko udako erabiltzaile datuak ere eman ditu Udalak, eta nabarmendu horiek erakusten duen joera dela aurtengo asistentzia azken urteetako altuena izango dela.
Abonatu kopurua:
|
Ekaina |
Uztaila |
Abuztua |
Iraila |
2022 |
3.751 |
3.627 |
3.498 |
|
2023 |
4.291 |
4.258 |
3.777 |
3.352 |
2024 |
5.116 |
4.481 |
3.460 |
3. 839 |
2025 |
4.268 |
4.709 |
4.166 |
4.116 |
Sarbide kopurua:
|
Ekaina |
Uztaila |
Abuztua |
Iraila |
2022 |
20.555 |
24.405 |
13.490 |
12.976 |
2023 |
26.341 |
23.738 |
15.071 |
16.868 |
2024 |
25.763 |
28.963 |
13.014 |
12.852 |
2025 |
28.294 |
24.116 |
15.291 |
- |
Urteko sarbide totalak:
2022: 73.448
2023: 84.041
2024: 80.592
2025: 67.701 (iraileko datuak gabe)